Urte berri on! Ikusten ahal duzuen bezala, gure bigarren CanSat-a egiteko gogoz itzuli gara, eta ondo hasteko, aurreko ostiralean, urtarrilak 10, topaketa bat egon zen Iruñeako Planetarioan Nafarroako talde askorekin… Gu bezala!

Baina, gure artean lehia egon arren, giro ona dago gure artean! Ilusio handia egiten digu beste talde batzuk ezagutzea eta zereginak egitean zein desberdinak izan daitekeen ikusteak, horretaz arduratzen den taldearen arabera. Beste taldeengandik ikasi nahi dugu, eta zorte pixka batekin zerbait irakatsi ere. Topaketan, jandaurrean hitz egiteko trikimailuetatik, epaileek zein gauza baloratzen dituzten, komunikazioa zein garrantzitsua den eta landareak Martera eramateaz ere hitz egin zen.

Laburbilduz, lanerako gogo handiarekin itzuli gara, eta inoiz baino animatuago gaude. A zer gogoa CanSat-a egiteko!

Topaketaren irudi batzuk: